calculatrice de refinancement de fargo de puits levitra en ligne líacces a la sante mentale
Saioa hasi
 

HEZI

hezi180

HEZI

Hirukideko Estimulazio Zentro Integrala




HEZI, zer da?

(Informazio guztia taula honen ondoren)

 

 

TAILERRAK

 

 

I Hizkuntzaren Estimulazioa

II Haur masajea

 

 

FORMAZIOA

 

 

HEZI martxan!!!

 

 

ARGITARATUTAKO ARTIKULUAK

Abenduaren 12an Hizkuntzaren Estimulazioa HEZIn

Angel Estangari elkarrizketa

Hezi hirukideko estimulazio zentro integrala

Angel Estanga: Estimulazio Goiztiarra, formatzaile

 "Compromiso con el Aprendizaje Global - El Diario Vasco" 


Hirukide ikastetxean persona osoa hezi nahi dugunez, garatu beharreko esparru desberdinak kontuan hartu behar izaten ditugu.

Orain hamar urte hasi ginen jada Adimen Emozionala lantzen gure hezitzaile, ikasle eta familiekin programa oso bat sortuz ikasleekin lan egiteko eta irakasleek egindako formazioa familiei ere zabalduz. Izan ere, emozioek ikaskuntzan, harremanetan, norberaren garapenean… duten garrantziaz ohartuta geunden eta goian aipatutako helburua lortu ahal izateko ezin genuen dimentsio hau alde batera utzi.

Horrekin batera ikaskuntza kooperatiboa bezalako metodologia ere txertatzen eta era sistematikoan lantzen joan ginen. Bide horretan urrats dexente egin ondoren, orain lau urte gure heziketa lanean Adimen Anitzen eredua aplikatzeko apustu sendoa egin genuen. Eredu honek gaur egungo gizartean behar ditugun gaitasun eta estrategiak garatzeko aukera paregabea eskaintzen digu. Baita etorkizunean izango ditugun erronka berri eta ezezagunei modu egokiagoan aurre egiteko aukera. Hori horrela, gure ikastetxean persona autonomoak, eurenbizitza, gizarte eta ingurunearekin konprometitzen diren pertsonak hezi nahi ditugu, persona sortzaileak azken batean.

Eredu honen oinarria estimulazio goiztiarra esaten duguna da. Hori dela eta, programa oso bat ari gara lantzen gure Haur Hezkuntzako ikasle guztiekin.

Ezin ahaztu prozesu konplexu honetan familia funtsezkoa dugula. Familiek ere erreminta eta estrategiak nahi izaten ditu gure seme-alabei gaur egun ematen diegun heziketak etorkizunerako balio diezaien.

HEZI familia eta seme-alabentzat heziketa proposamen zehatza dugu, 0 eta 3 urte arteko haurrak dituzten familientzat, hain zuzen ere.

 

Zer da HEZI?

HEZIn izena ematen duenak formazio praktikorako gunea aurkituko du. Esan bezala, 0 eta 3 urte arteko haurren estimulazioa lantzeko eta, batez ere, guraso eta seme-alaben arteko harremana eta lotura areagotzeko estrategiak jasoko ditu.

Proeiektu honek hiru atal edo modulo izango ditu:

  • Lehen atala: Formazioa: estimulazio goiztiarra zer den, ze abantaila dituen‚Ķ azaltzeko eta eskaintzen dugun proiektua ezagutzeko.
  • Bigarren atala: Atal praktikoa: ikasturtean zehar guraso eta seme-alabek izango dituzten saioak non estimulazio programa pertsonalizatua eskainiko zaien, materiala‚Ķ hurrengo hamabostaldian haurrarekin lantzeko.
  • Hirugarren atala: Tailerrak: gai desberdinak lantzeko eta sakontzeko aukera izango da tailer hauetan.
  • Content from HEZI


Zer egin parte hartzeko?

Proiektu honetan parte hartu ahal izateko familiei konpromiso bat hartzen dute. Zailena ohiturak sortzea da bai txikitan, bai helduak garenean. Horrexegatik, proposatzen dizuegun praktikak konstantzia eskatzen du horrek ahalbidetuko baitu guraso eta seme/alabaren arteko harreman estua, ondo asko baitakigu lotura hauxe dela adierazi ditugun helburuak lortzeko haurrak duen estimulurik eraginkorrena.

Egokiena bertara etortzea da proiektu hau garatuko den lekua, ingurua, hezitzaileak ezagutzea ere garrantzitsua baita.

Hau guztia ezagutu ondoren, parte hartzeko aukera desberdinak izango ditugu:

  • Programa osoa: I, II eta III modulo edo atalak (formazioa, saio praktikoak urtean zehar eta tailerrak)
  • Lehen atala: Formazioa
  • Hirugarren atala: Tailerrak

 

OHARRA: Bigarren moduloa (saio praktikoak) egin ahal izateko formazioa (lehen moduloa) egin behar da aurretik.

Zehaztuz….

Formazioa eta proiektuaren aurkezpena: azaroaren 22an goizeko 9:30etatik 14:00ak arte

Emailea: Angel Estanga (Philadelphiako The Institutes for the Achievement of Human Potential Zentroan ikasitakoa)

Estimulazio programa: astelehenetan 17:00etatik 19:00ak bitarte egongo da zabalik

Hirukide Ikastetxekoek

 

Egutegia

loader
  • FeedBurner: Hirukideeuskeraz
  • Flickr: photos/8545653@N03/
  • YouTube: hirukide