calculatrice de refinancement de fargo de puits levitra en ligne l’acces a la sante mentale
Saioa hasi
 

HEZI

hezi180

Goiko Irratia
RIMG0001_640x480 

Goiko Irratia Hirukide-Eskolapioetan dagoen irratia da eta eskolak nagusiki hezkuntza baliabide gisa erabiltzen du. Hortaz, bereziki Komunikabideak ikasgaia (euskaraz zein ingeleraz) ikasten duten ikasleek erabiltzen dute, baina edozein ikasgaitan erabiltzerik badago.

Horrez gain, 16 urtetik gorako ikasleek Goiko Irratia gelaz kanpoko ekintzen artean aukeratu dezakete, euren gustuko irratsaioa osatuz. Bai gelaz barruko zein kanpoko programak FM 107.0an entzun daitezke.

 

HELBURUAK

  • Hizkuntzak ahoz zein idatziz (gidoiak) landu.
  • Mikrofonoz trebetasunez hitz egin.
  • Hainbat ikasgai komunikazio eredu honetara egokitu.
  • Kazetaritza generoak (informatiboak nahiz iritzikoak) landu gai bakoitza hobekien dagokion eran zabaltzeko.
  • Talde-lanak daukan garrantziaz ohartu.
  • Ikasleei gelaz kanpoko aukera moduan eskaini.

RIMG0002_640x480

IRRATSAIO MOTAK 

  • ALBISTEGIAK
  • ELKARRIZKETAK
  • MAHAINGURUAK
  • ERREPORTAJEAK
  • MAGAZINAK
  • IPUINAK

 

Egutegia

loader
  • FeedBurner: Hirukideeuskeraz
  • Flickr: photos/8545653@N03/
  • YouTube: hirukide