calculatrice de refinancement de fargo de puits levitra en ligne l’acces a la sante mentale
Saioa hasi
 

HEZI

hezi180

Judoa

judo1ARDURADUNA:

Asier Alonso Fernandez de Antona

ORDUTEGIA:

  • 5 urte eta Lehen Hezkuntza 1
    • Asteartea- Ostirala 17:15etik 18:15era
  • Lehen Hezkuntza 2, 3, 4, 5 eta 6
    • Astelehena- Osteguna 17:15etik 18:15era
  • Bigarren Hezkuntza 
    • Astelehena- Osteguna 14:00etik 15:00ra

HELBURUAK:

  • Judo arte martzial eta kirolaren ezagupena zabaltzea.
  • Haurrak judoarekin gozatu dezatela.
  • Gorputz mugimendu ezberdinetan trebatzea.
  • Autodiziplina, konfiantza eta besteekiko errespetua garatzea.
  • Judoaren printzipioak dira:
    • Gorputzaren erabileran eraginkortasun maximoa esfortzu minimoaz
    • Elkarren arteko oparotasun eta onura

SAIOEN ANTOLAKETA :

Judoko saioak ikastetxeko lehenengo solairuko judo-psikomotrizitate gelan egiten ditugu. Saioa modu honetan banatzen dut :
  • Beroketa orokorra (jolasen, jarduera fisikoen eta abarren bidez)
  • Beroketa zehatza (gaitasun psikomotriz eta trebetasunak landuz)
  • Atal nagusia (judoko teknika ezberdinen ikasketa eta aplikazio moduak lurreko eta zutikako borroka jolasen bitartez)
  • Lasaitasunera itzulera (jolasak, erlaxazioa...)

judo2IKASIKO DITUZTEN ARLOAK:

  • 5 urte eta lehen hezkuntza 1
    • Batik bat beraien garapen fisikorako ondoen datozkien jolasak egiten dira, hala nola indar jokoak, oreka jokoak eta kontrol jokoak.
    • Baita ere borroka jokoak egiten dira non judo borrokak aldaerak jasaten dituzten txikiei moldatzeko. Hau dena judo oinarrien irakaskuntzarekin batera bai portaera zein tekniken aldetik. Teknika sinpleenak irakatsi eta egoera berriekin esperimentatzen uzten zaie.
  • Lehen hezkuntza 2 eta 3
    • Teknika konplexuagoak irakasten zaie eta borroka ezaugarri eta egoera ezberdinak azaltzen dira. Judo irakaskuntza sistema berriak erakusten zaizkie, adibidez uchi-komiak. Borrokak eta bere arauak ikasten dute.
  • Lehen hezkuntza 4, 5, 6 eta bigarren hezkuntza 1
    • Talde honetako ikasleek tekniken hobekuntzan aritzen dira eta borroken taktikaren hastapena izaten dute (eraso eta defentsa estrategiak, zona gorrian lan egitea ...) borrokak betetzen duten denbora klaseetan handitzen da, bai lurrekoak bai eta zutikakoak.

BEHARREZKOAK DIREN MATERIALAK:

Judogia, gerrikoa eta txankletak

EMANALDIAK:

Kurtso honetan emanaldi bakarra daukagu aurreikusita, Hirukide festaren egunean.

MONITORE EDO ARDURADUNAREKIN HARREMANETAN JARTZEKO:

Klaseak hasi aurretik
  • Informazio gehiago zerojudo.blogspot.com web orrian
  • Email: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

 

Egutegia

loader
  • FeedBurner: Hirukideeuskeraz
  • Flickr: photos/8545653@N03/
  • YouTube: hirukide