calculatrice de refinancement de fargo de puits levitra en ligne l’acces a la sante mentale
Saioa hasi
 

HEZI

hezi180

Ospakizunak

ospakizuna

GOIZEKO OTOITZA

Egunero, tutorearen esku dago otoitza egunaren hasieran egitea. Otoitza, hausnarketa, abestiak,..

IKASTURTE HASIERA:

Lehenengo egunak girotu ondoren, mailaka ospakizuna egiten dugu elizan, eskerrak emanez ikasteko aukera eta indarrak eskatuz arduraz ibiltzeko.

ZAINDARI ASTEA

Aste honetan, fudatzaileen bizitza kontutan izanda, esker-otoitza egin ohi da heziketarako deia entzun zutelako egun batean eta beste kideekin hasi zutelako bide hau. Otoitza ere egiten da, gaur egun, heziketa lan horretan jarraitzen duten irakasleengatik.  Seigarren mailakoek, Ama Kandidaren etxea, Andoainen  bisitatzen dute. Han, eukaristia eta etxea bisitatu ohi dute. Eta Hezkuntza Elkarteko kideak eukaristia izan ohi dute 2. Batxilergokoak pastoral taldekin prestatua. Bertan eskolari eskerrak ematen dizkiote momentu ezberdinak gogoratuz eta irakasleak ere bere hitza dute ikasle hauen prozesuan.

ABENDUA-GABONAK

Gabonak prestatzeko, abendu giroa zaintzen dugu sinboloak, abestiak eta jarrerak landuz Berri On hau jasotzeko.

GIZA ESKUBIDE ASTEA

Horrekin lotutako otoitzak prestatzen dira

GARIZUMA

Hausterre ospakizunarekin hasiera ematen zaio LH 4. mailatik gora arte. Astero, igandeko ebanjelioraekin loituta bihotz berritzearekin loturiko otoitzak eta hausnarketak egin ohi dira.

ASTE SANTUA

Aurrez edo ondoren ospatzen da Jesusen heriotza eta biztuera.

MARIA

Maiatzean, Izaskunera igo, Mariaren jarrera ikusi eta eredu moduan, Erlijio liburuekin bat eginez, Maria Amari otoitza.

IKASTURTE BUKARERA

Ikasturte bukaera mailaka, elizan esker otoitz agin ohi dugu.

 


 

Egutegia

loader
  • FeedBurner: Hirukideeuskeraz
  • Flickr: photos/8545653@N03/
  • YouTube: hirukide