calculatrice de refinancement de fargo de puits levitra en ligne l’acces a la sante mentale
Saioa hasi
 

HEZI

hezi180

Kanpainak

Abegiaren aldeko kanpaina

kanpainak1Eskola mailan antolatzen da kanpaina hau, abenduan zehar. Batxilergoko 1. mailako ikasleak arduratzen dira antolaketaz, hasiera  batean Sendotzen-1eko gazteak, eta beharrezkoa bada, ikasturte horretako beste ikasle guztien laguntza eskatzen da. Helburua ahalik eta janari eta produktu desberdinen kopuru handiena lortzea da, gero hori guztia Tolosako Abegira eramateko. Kanpainak irauten duen bitartean eta hasi baino lehen, ikasleak gelaz gela ibiltzen dira, kanpaina aurkeztuz eta beste ikaslee guztiak parte hartzera animatuz, horretarako ekimen desberdinak proposatuz.

Saiatzen gara kanpainaren berri ematen, eta horretarako zenabit egunkari eta irratirekin jartzen gara harremanetan, gure ekintzen berri jakin dezaten eta gero hori zabaldu dezaten.

Bakearen Astea

kanpainak2Gandhiren heriotzaren urteurrena de la eta ospatzen da, urtarrilaren 31n. Aste osoa hartzen da horretarako, eta astelehenetik ostegunera bakearen eta horrekin lotuta dauden zenbait gairen inguruko ariketak eta lanak burutzen dira klaseetan, tutoritzan, erlijioko klaseetan eta ahal den neurrian besteetan ere bai. Helduenentzako, hitzaldi desberdinak antolatzen dira Areto Nagusian.

Aste horretako ostiralean, ekintza guztiei amaiera egokia emateko, ekintza bat burutzen dugu, eskola osoa elkartuz, txikienetik Batxilergoraino. Bakearen aldeko keinu sinboliko bat izaten da, iraupen motzekoa, isiltasunez eta testu laburrez osatua, Gesto antzeko baten modura.

Elkartasun kanpaina

kanpainak3Kanpaina hau Aste Santu aurreko bi asteetan burutzen dugu, eta helburua Hirugarren Munduko proiektu baterako dirua biltzea izaten da. Proiektu hori ondo ezagutzen saiatzen gara, gero denoi aurkezteko. Proiektua ekintza konkretua izan dadin bilatzen dugu (eraikuntza bat egin, material jakin bat, tresna berriak erosi...) , jendeak ikus dezan gauza zehatz bat lortu nahi dela.

Bigarren Batxilergoko ikasleak dira antolatzaileak. Alde batetik, proiektuaren informazioa biltzen dute, gero gelaz gela ikastetxeko beste talde guztiei aurkezteko. Beraien esku dago ere, ikastetxea girotzea, kartelak, muralak eta halakoak egin eta ipiniz. Bestealde, gelaz gela pastasen dira, burutuko diren eklintza guztiak aurkeztera, eta denon parte artesa eskatzera. Azkenik, azken egunean egin ohi dugun jaialdia antolatzen dute: jokuak, aktuazio desberdinak, musika, zinea, taberna...

Bi aste horietan, beraz, ekintza desberdinak egiten ditugu: klaseetan Giza Eskubideekin lotutako gairen bat lantzen da, arlo desberdinetan, konzientzia areagotzeko eta egoera horien inguruko sensibilizazioa areagotzeko; tailer eta hitzaldi desberdinak antolatzen ditugu maila batzuetan, diru-bilketa egiten da horretarako sobreak banatuz, eta azkenik, azjen ostiralean jaialdi handi bat ospatzen dugu kiroldegian, arratsalde horretan, gaura arte. Lehen esan bezala, jokuak egiten dira, arratsaldearen hasieran (mahai jokuak, kirolak...), gero aktuazio desberdinak egiten dituzte ikasleek (play-back eta antzekoak), eta azkenik musika izaten da, jaialdiari amaiera emateko. Bai jaialdiaren sarrera eta bai jokuetan parte hartzeko ordaindu egiten dute ikasleek, bildutako guztia kanpainara bidaltzen delarik. Arratsalde osoan tabernatxo bat jartzen da, helburu berberarekin.


 

Egutegia

loader
  • FeedBurner: Hirukideeuskeraz
  • Flickr: photos/8545653@N03/
  • YouTube: hirukide