calculatrice de refinancement de fargo de puits levitra en ligne l’acces a la sante mentale
Saioa hasi
 

HEZI

hezi180

DBH

dbh1

Etapa hau 12 eta 16 urte bitarteko gazteek osatzen dute, 18 urte arte egoteko aukerarekin. Gazteek bizi duten egoerari begira, etapa oso interesgarria da. Nerabetasunak garrantzi handia izango du bizitzak exijituko digun heldutasunari aurre egiteko.

 

dbh2

Lau urte ditugu heldutasun batetara iristeko eta behar ditugun jakintzagaiak barneratzeko. Jakintza hauek batxilergora edo erdi mailako moduluetarako bideratuko gaituzte. Horretarako itinerario eta aukera desberdinak eskaintzen ditugu ikasketak ikasle bakoitzari egokitzeko asmoz. Guzti hau baliabide teknologiko eta informatiko berrien bidez baliatua dator.

 

Guzti hau aukera aniztasun zabal batetik. Laugarren hizkuntza bat ikasteko aukera ematen dugu, frantsesa. Baita ere ikasketa denbora hobeki aprobetxatzeko zenbait teknika ikasten ditugu, bizitzan defendatzeko zenbait errekurtso eta baliabide desberdinak maneiatzeko aukera (informatika, teknologia, irratia, telebista)

Aniztasunaren trataera ahaztu gabe. Guztiak desberdinak gara eta desberdin tratatu behar gaituzte, horrela bakarrik atera dezakegu pertsona bakoitzetik duen hoberena.

Orientazio mintegia ere momentu guztietan ikasle eta gurasoen zerbitzura dago. Batez ere erabaki garrantzitsuak hartu behar diren uneetan. Guzti honetan lagungarri izateko, test batzuk pasatzen dira adin desberdinetan.

dbh3

Horregatik, tutoretzako saioetan bakoitzaren arazoetara gerturatzen saiatzen gara. Ikasketak orientatzen eta ikaslearen heldutasuna bultzatzen. Era berean tutoretza pertsonalaren bidez, ikasleenganako eta gurasoekiko gertutasun bat adierazten saiatzen gara.

 

dbh4

Inglesa praktikatze arren eta kultur desberdinak ezagutzeko, Frantziako ikastetxe desberdinekin elkartrukeak egiten ditugu.

 


 

Egutegia

loader
  • FeedBurner: Hirukideeuskeraz
  • Flickr: photos/8545653@N03/
  • YouTube: hirukide