calculatrice de refinancement de fargo de puits levitra en ligne l’acces a la sante mentale
Saioa hasi
 

HEZI

hezi180

Kongregazioak

Mariaren bihotzeko alaba misiolariak

Mariaren Bihotzeko Alaba Misiolariak

Mariaren Bihotzeko Alaba Misiolariak kongregazioa, Maria GĂĽel eta Puigek sortu zuen 1899ko irailaren 14ean, Lleidan Cerverako ospitalean, Solsonako elizbarrutian. Kongregazio berri hau Pablo VIak onartu zuen 1966ko abenduaren 29an.

Mariaren Bihotzeko Alaba Misiolarien jatorria Cerverako (Lleida) Ospitalean dago. Ospitale hau 1805. urtean sortu zen Karitateko Ahizpen eskutik. Kongregazio hau Espiritu Santuagatik gidatzen zen eta bere erregelak San Vicente de Paulek idatzi zituen.

Maria GĂĽel komunitate honetara 1872ko apirilaren 21ean iritsi zen eta kongregazio honetako kide izan zen. Kongregazio hau urte gutxitara, Ana Janerrek sorturiko beste kongregazio batekin bildu zen. Famili Sakratuaren institutuarekin. Baina elkartze honek ez zituen fruitu onak eman eta berriro aurreko modura itzuli ziren.

Herri hartako gaixoen beharrek, eta beraien familien eta Ospitaleko juntaren eskariei esker, Apezpikuak baimena ematen zion Maria GĂĽeli bere etxean gaixo hauek zaintzeko. Zerbitzu hau, Maria GĂĽelek Jainkoaren deia bezala onartzen du eta zerbitzu hau beste gaixoei eskaintzeko asmotan Institutu Erlijioso bat sortzen du: Mariaren Bihotzeko Alaba Misiolariak. Honela, Ospitale honetaz gain, jende behartsu askorengana iritsi daitezke hauen bizitzak zoriontsuago egiteko asmoz.

Mariaren Bihotzeko Alaba Misiolarien zerbitzua, beharrean dagoenari ezer eskatu gabe laguntzea da. Mota askotako beharrei erantzuten saiatzen dira:

  • Gaixo mota guztiak
  • Aiton amonei laguntza eskaini
  • Ume eta gazteen hezkuntza
  • Elizan katekesia erakutsi
  • Parrokietan lagundu
  • Asistentzi lanak egin

Cerveran inongo handiusterik gabe sortu zen hazi hura, Kataluniatik irteten da, eta Espainiako toki desberdinetan kokatzen da. Ondoren Frantzian, Italian, Portugalen eta baita itsasoan bestalderiko Brasilen eta Perun.

Kongregazioa 300 pertsonez osaturik dago, edozein toki eta momentutan laguntzeko prest daude, marjinatu eta txiroaren ondoan egoteko asmotan.

Kongregazioak bere izenean honela dio: “Mariaren Bihotzeko Alabak”. Zeren eta bere zaindariak, Maria GĂĽelek, Mariarenganako maitasuna eta jarraipena bultzatu nahi du. Honela zioen: â€śJarrai irudi bezala Ama Birjina dugu, hain bihotz xumea eta umilekoa”

Jesusen Alabak

1.  JESUSEN ALABAK KONGREGAZIOAREN HISTORIA:

CandidaJuana Josefa Cipitria y Barriola 1845eko maiatzaren 31n jaio zen Andoainen (Gipuzkoan). Seme-alaba ugari zituen artisau-familia bateko alabarik zaharrena zen bera; eta gazterik, etxea utzi zuen eta Gaztelara joan zen familia diruz laguntzeko asmoz.

Inguru hurbilekoei laguntza ematea ez ezik, beste gurari batek ere eragin izan dio bizitza osoan zehar: Jaungoikoaren nahia egitea. Inguruko jendearen egoerek kezkatu dute, eta laguntzeko prest egon izan da beti; batez ere behartsuenei.

Valladoliden, 1869ko apirilaren 2an, La Sagrada Familiaren aldarearen aurrean Jaunari bere nahia zein den argi diezaion eskatzen dio beste behin ere; eta "El Rosarillo"ko elizan Jaunak argi esaten dio bere guraria zein den: "Jesusen Alabak izeneko Lagundia sortzea; arimak salbatzearen alde lan egingo duena, haurtzaroan eta gaztaroan umeei irakatsiz eta heziz".

 

Salamancan, 1871ko abenduaren 8an beste bost emakumerekin batera ibilbideari ekiten dio, bera egiten ari dena "Jaunak nahi duena" dela jakiteak ematen duen konfiantzarekin. Horrela, Cándida MarĂ­a de JesĂşs izenarekin, kultura eta baliabide gutxiko emakume honek, Jesusen Alabak deritzon lagundia sortu du, XIX. mendeko unibertsitate-hiririk garrantzitsuenetarikoan.

Emakumea eta ekonomikoki ahulagoa zen jendea hezkuntza-eremutik kanpo uzten direla ikusten duenez gero, Ama Candidak bere ibilbideari ekiten dio. Laster, Salamancan hasi zena, Espainia osora hedatzen da. Geroago, 1911ko urriaren 3an Jesusen Alabak lagundiko lehenengo misiolariak Brasilera irteten dira, fundatzailearen pentsamendua egia bihurtuz: "mundua txikiegia da nire gurariak asetzeko", "edozein lekutara joango nintzateke arima bila".

2.  JESUSEN ALABAK MUNDUAN:

Jesusen Alabak kongregaziokoek Brasila lehenengo bidaia egin eta urte batzuk geroago, 1931n hain zuzen ere, beste bide bat irekitzen da. Oraingoan ekialdera joko dute, Txina dute helmuga. Orduz geroztik, Jesusen Alabek bilatzen jarraitu dute jendea nola eta non ebanjelizatu hezkuntzaren bitartez. Bilaketa horren ondorioz, gaur egun misioa Argentinan, Bolivian, Brasilen, Kolonbian, Kuban, Txinan, Espainian, Filipinetan, Italian, Japonen, Mozambiken, Dominikar Errepublikan, Taiwanen, Thailandian, eta Venezuelan egiten dute.

Jesusen Alabek gaur egungo beharrei nola erantzun pentsatzen dutenez gero, zenbait hezkuntza-alorretan lanean dihardute egun: eskoletan, haurtzaindegietan, parrokietan, emakumeari laguntza emateko etxeetan, unibertsitate-eskoletan, gazteentzako egoitzetan eta ikasleen egoitza nagusietan. Gainera, beste erakunde batzuekin elkarlanean dihardute, helburua hau izanik: bazterturik bizi diren pertsonentzako bizi-baldintza duinagoak lortzea beraien inguruari egokituak.

Ebanjelizatzea da gure hezkuntza-jardueraren oinarri; eta beraz, kultura eta laguntzeko behar ezberdinei zabalik gaude. Heziketaren ondorioz, umeak, nerabeak eta gazteak gizartea aldatzeko eragileak izan daitezen nahi dugu.

Gure lana hezitzaile laikoekin batera egiteak gure hezkuntza-jarduera aberasten du; zeren eta beraiek ere giza esperientzien eta esperientzia kristauen ekarpenak egiten baitituzte, erlijiozkotik ezberdinak eta osagarriak direnak.

Bere borondatez, Jesusen Alabak ikastetxean parte hartzen duen hezitzaile laikoak bere egiten du gure hezkuntza-proiektua aurrera ateratzeko erantzukizuna.

Hezkuntza-komunitatetik hezteak komunitatea osatzen dugun guztion arteko elkarlana dakar; alde batera utzita norberekoikeria eta jarrera itxi, agintzaile eta buruaskiak.

3.  FI NORTASUNA ETA MISIO KONPARTITUA:

Jesusen Alabak ikastetxeak burutzen duen zerbitzu apostolikoak helburu orokorra du beti: "lagun hurkoa salbatzen eta hobetzen laguntzea, kristautasunean heziz". Alegia, ikuspuntu kristautik "pertsona bere osotasunean" garatzea esan nahi du horrek; pertsonalizazio-prozesuan pertsonaren bi dimentsioak (gizabanakoarena eta gizartearena) uztartzen dira. Pertsonaren eremu biak bat egiteak norberaren alderdi guztien garapenean lagunduko du.

Ama Candidak duen hezkuntzari buruzko irizpideekin bat etorriz, gure nahia da gizon eta emakumeen garapenean laguntzea kide baliagarri izan daitezen gizarterako, Elizarako eta familiarako. Inguruko guztiak, eta batez ere behartsuenak, maite eta zerbitzatzeko gai izango diren pertsonak heztea, Jesusen aldeko aukera eginez, besteei dedikatutako gizona baita, zerbitzura, behartsuenentzat.

Hasiera-hasieratik Jesusen Alabak ikastetxeak pertsona bere osotasunean garatzeari eskainitako arretak argi uzten du guk dugun hezkuntzaren ulermena adimena lantzeaz haratago doala. Hezkuntza modu honetan ulertzearen zenbait ondorio hauek dira: anaitasunean, zuzenbidean, bakean eta fedea-kultura bikotean heztea.

Ama Kandidak utzitako heziketa estiloaren arabera, kristau-baloreetan murgilduriko giroan eta hezkuntza-prozesurako mesedegarri den giroan saiatzen gara gure hezkuntza-jarduera lantzen:

  • Maitasun unibertsala eta solidarioa.
  • Apaltasuna eta hurbiltasuna.
  • Askatasuna eta alaitasuna.
  • Pertsona zehatzari eta bere egoera zehatzari arreta egiten dion pedagogia.
  • Hezkuntza pertsonalizatua.
  • Inkulturalizazioa.
  • Hezkuntzaren ikuspegi baikorra.
  • Maitasunari lehentasuna.
  • Motibazioa eta estimulua.

calasanzEskolapioak

1.- NORTZUK GARA ESKOLAPIOAK?

XVII. mendean S. José de Calasanz-ek (1557-1648) sortutako Orden Erlijiosoa gara. Ume eta gazteen, bereziki behartsuen, heziketaren bidezko ebanjelizaziora dedikatzen gara eta zeregin horri ematen diogu gure laugarren boto berezia.

S. José de Calasanz-ek, 1948. urtean Pio XX aita santuak “Mundu osoko kristau herri-eskola guztien Patroi Unibertsala” izendatua izanak, 1597. urtean “Europako lehendabiziko doako herri-eskola publikoa” ireki zuen (Von Pastor). Ume guztien heziketarako eskubidea aldarrikatu zuen eta horren alde borrokatu zuen, arrazoi honengatik bere atzetik ibili ziren segika.

1617. urtean eratu zen “Clérigos Regulares Pobres de la Madre de Dios de las Escuelas Pías” izeneko Kongregazio Paulotarra (azken hau datorkio Paolo V. aita santua izan zelako onartu zuena). 1621. urtean Gregorio XV aita santuak Orden Erlijiosoa izatera jaso zuen egun ezagutzen dugun izenarekin. Berehala zabaldu zen Italia eta Europa Zentral osotik.

1.421 erlijioso gara eta gure Ordena lau kontinenteetan eta ondoko herrialdeetan dago zabalduta:

  • Afrikan: Kamerun, Boli Kosta, Gabon, Ekuatore Ginea eta Senegal.
  • Amerikan: Argentina, Bolivia, Brasil, Kanada, Txile, Kolonbia, Costa Rica, Kuba, Ekuador, Estatu Batuak, Mexiko, Nikaragua, Peru, Puerto Rico, Dominikar Errep. eta Venezuela.
  • Asian: Filipinak, India eta Japonia.
  • Europan: Austria, Bielorrusia, Eslovakia, Espainia, Frantzia, Hungaria, Italia, Polonia, Txekia eta Errumania.

2.- NOR IZAN ZEN SAN JOSE DE CALASANZ?

San Jose de Calasanz Peralta de la Sal herrian (Hueskan) jaio zen 1557. urtean. Apaiztu eta bederatzi urte geroago Erromara abiatu zen, non hiriko auzorik behartsuenean gazteen premia gorriaz gupidatu zen. Jaungoikoaren ahotsa entzun zuen eta honela esan zion: “Jose, behartsuengana entregatu zaitez. Ume hauei irakatsi eta zaindu itzazu”.

Calasanzek Erroman alde batera utzita bizi ziren haur behartsuenez gupida sentitu zuen eta Santa Dorotea elizan “Europako lehendabiziko doako herri-eskola publikoa” sortu zuen. Bere hezkuntza-helmuga laburbilduta geratu zen “errukia eta letrak” leloan, eta “fe eta kultura” bezala itzul daiteke. Bere obrari “Eskola Piak” izena jarri zion.

Bere hezkuntza-ideien zentrua zen ume bakoitzaren nortasunarengatik errespetua eta Kristoren irudia beraiengan aurkitzea. Bere Eskola Pien bidez bere zainpean zeuden gazteen behar fisiko eta espiritualei zerbitzatzen saiatu zen. Calasanz zientzialari handia zen Galileoren laguna izan zen, eta gazteen heziketan, zientziei eta matematikei, zein humanitateei garrantzi handia eman zien. Bere heziketa-lanari jarraipena emateko Eskola Pien Ordena sortu zuen, bere barruan dauden kideek, eskolapioak deritzenek, lau boto erlijioso eta irmo hartzen dituzte: pobrezia, kastitatea, obedientzia eta haur eta gazteen heziketara dedikatzea.

Ume guztiak hezteko San José de Calasanzen ametsak, behartsuentzako bere eskolek, Galileoren zientziari babesak, eta ume eta gazteei zerbitzurako bere santutasun bizitzak, gizarte eta elizako hierarkiaren buruan zeuden klaseen oposizioa ekarri zioten. Halere, Calasanzek arazo hauen aurrean pazientzia eredugarria mantendu zuen.

1648ko abuztuaren 25ean Erroman hil zen, seguru bere Ordena eta ametsa ez zirela hilko. Eta horrela izan zen, 1767. urtean santu izendatu zuten eta Pio XII aita santuak 1948. urtean izendatu zuen “Mundu osoko kristau herri-eskola guztien Patroi Unibertsala”.

 3.- EMAUS BARRUTIA

Eskolapioen Emaus Barrutia 2007. urtean sortu zen, aurretik zeuden Vasconia Barrutia eta Andaluziako Azpibarrutiaren bat-egitearen ondorioz. Bere barnean, beraz, sartzen dira Euskal Erkidego Autonomoan, Nafarroako Erkidego Foralean, Andaluzian, Bolivian, Brasilen, Txilen eta Venezuelan dauden komunitate eta obrak. Hauetaz gain, badaude Barruti honen erlijiosoen presentziak Japonia-Filipinak Azpibarrutian eta Ordenatik eskatu zaien beste lekuetan.

4.- EMAUSEKO SENIDEGO PROBINTZIALA

Leku bakoitzeko eskolapioen presentziaren inguruan eta nagusiki pastoralgintzako prozesuetatik abiatuta, eskolapioen karismarekin identifikatzen diren eta beren fedea eta Jesusenganako jarraipena eskolapioen estilora bizi nahi dituzten pertsonak sortzen ari dira. Honetaz gain, eskolapioen espiritualitatean, misioan eta bizitzan indartsu parte hartu nahi dute, bai pertsonalki, baita komunitate bezala ere.

Pertsona hauek prestakuntza, laguntza eta hori dena taldean bizitzeko prozesuari jarraitu ondoren, Eskola Piek aintzatetsi eta lagundutako fededunen elkartea den Senidego Eskolapioan bizitzeko erabakia hartzen dute.

Emauseko Senidego probintziala 2009ko urtarrilean sortu zen eta ondoko Senidego Eskolapioek osatzen dute: ITAKA (Bilbo eta Gasteiz), Lurberri (Iruña eta Tafalla), Albisara (Granada), Tolosa eta Guadalquivir (Sevilla eta Córdoba). Horrez gain, beste lurraldeetako Senidego Eskolapioekin harreman estuak mantentzen ditu: Aragoi, Valentzia, Brasil, Venezuela,…

5.- EMAUSEKO ESKOLA PIAK

Emauseko Eskola Piak Eskolapioen Orden Erlijiosoaren Emaus Barrutiak eta Emauseko Senidego Eskolapioak bultzatutako komunitate eta obren sarea gara. Presente gauden leku bakoitzean guri dagokigun eskolapioen misioaren kargu hartzen duten kristau elkarteak animatzen ditugu: ikastetxeak, hezkuntza eta gizarte zentruak, Itaka-Eskolapioak Fundazioaren arlo desberdinetako proiektuak eta parrokiak.


 

Egutegia

loader
  • FeedBurner: Hirukideeuskeraz
  • Flickr: photos/8545653@N03/
  • YouTube: hirukide