calculatrice de refinancement de fargo de puits levitra en ligne l’acces a la sante mentale
Saioa hasi
 

HEZI

hezi180

Hirukide

XEDEA

Heziketa integralaren bidez Tolosaldean ebanjelizatzen dugun ikastetxe kristau eta euskalduna gara.

 

IKUSMIRA

HIRUKIDE ikastetxeak punta-puntako zentroa izan nahi du bere inguruan ondorengo ezaugarrietatik:

  • Heziketa kristaua, euskalduna  eta  kalitatezkoa emateagatik
  • Pertsonaren arlo guztiak hezteagatik
  • Berrikuntza pedagogikoa bultzatzeagatik
  • Eleaniztasuna  lantzeagatik
  • Ikasle eta familiei arreta berezia eskaintzeagatik
  • Langileriaren inplikazioagatik
  • Hirukide osatzen dugun guztion partaidetza bultzatzeagatik

 

BALOREAK

HIRUKIDEK bizikidetza positiboa sustatzeko honako balore hauek bultzatu nahi ditu bereziki: fede esperientziari irekitzea, errespetua, erantzukizuna, solidaritatea eta bakea.

 

HIRUKIDEko PLANGINTZA ESTRATEGIKOA

2007-2011

HELBURU eta EKINTZA ESTRATEGIKOAK


1.
Hirukide proiektua eta bere kristau nortasuna zaindu eta garatu

EKINTZA ESTRATEGIKOAK:

  1. Hirukideko Pastoral Proiektuarekin guztion identifikazioa eta inplikazioa bultzatu.
  2. Eskolapioek eta Jesuitinek dituzten Fundazioak zabaldu bai Hirukiden baita Tolosaldeko gizartean ere.
  3. Pastoralgintzan guztion hausnarketa eta prestakuntza bermatu (familiak, begirale eta langile)
  4. Tolosa-Ibarrako elizan aktiboki parte hartu

2. Guztion partaidetza eta inplikazioaren bidez Bizikidetza positiboa bultzatu

EKINTZA ESTRATEGIKOAK:

  1. 2007an eratutako Bizikidetza Plana aurrera eraman
  2. Familia, ikasle eta langileen arteko elkarlana bultzatu
  3. Etorkinekiko integrazio plana diseinatu eta gauzatu

3. Konpetentzietan oinarritutako curriculuma garatuz Kalitatezko heziketa bermatu

EKINTZA ESTRATEGIKOAK:

  1. Konpetentzietan oinarritutako arloetako programazioak eta unitate didaktikoak elaboratu
  2. Eginda dauden U.D.ak erabiltzen hasi eta esperientziaren arabera hobekuntzak txertatu
  3. Hirukideko HIZKUNTZA PLANGINTZA eratu eta hedatu (euskara, ingelera, gaztelania eta frantsesa)
  4. Berrikuntza pedagogiko eta teknologikoak bultzatu
  5. Gelaz kanpoko ekintzak zabaldu

4. Guztion partehartzea bultzatu duen EFQM kudeaketa sistema erabat hedatu ikastetxeko errealitatera egokituz

EKINTZA ESTRATEGIKOAK:

  1. Gure antolaketa ereduan lidergoa bultzatu
  2. Langileriaren kudeaketan hobekuntzak sartzeko “Pertsonen kudeaketa” prozesua bere osotasunean hedatu
  3. Arlo desberdinetako langileen etengabeko prestakuntza eskaini eta bermatu
  4. Prozesuen bidezko kudeaketa ziurtatu
  5. Etengabeko hobekuntza sistema erakunde osoan hedatu
  6. Barne komunikazioa hobetu

5. Tolosaldeko gizarterako hezkuntza, ebanjelizazio eta gizarte-eraldaketa ekintzetan erreferente izaten jarraitu eta areagotu

EKINTZA ESTRATEGIKOAK:

  1. Gure ikusmira lortu ahal izateko beharko genituzkeen itunak indartu eta sistematikoki landu
  2. Matrikulazioa guztion erronka bezala hartu eta bultzatu
  3. Kanporako komunikazioa sistematikoki erabili Plangintza Estrategiko honetako helburuak lortzen laguntzeko
  4. Hirukideko Agenda 21 proiektua bultzatu
  5. Tolosako eta Tolosaldeko beste ikastetxe eta erakundeekin elkarrekin egiten diren eta gure Xedea, Ikusmira eta Balioekin bat datozen ekintzak eta proiektuak garatu

ARRAKASTARAKO FAKTOREAK

ABANTAILA KONPETITIBOAK

Arrakastarako faktoreak:

  • Heziketa kristau eta euskalduna
  • Ikasle eta familiei eskainaitako tratua
  • Langileen inplikazioa
  • Hezkuntza komunitatearen partaidetza bultzatzeagatik
  • Kalitatezko hezkuntza
  • Berrikuntza pedagogikoak bultzatu
  • Eleaniztasuna landu

 Gure zerbitzuaren berezitasunak eta abantaila konpetitiboak

  • Egutegia. Egun osoko egutegia ikasturte hasierako eta bukaerako asteak izan ezik.
  • Ordutegia. HAUR TXOKOA: 7:30- 9:00 eta 17:00 – 19:00
  • Ludoteka: Iraila, Gabonak, Aste santua, Udara
  • Baloreetan heziketa
  • Ingelesa eta elkartrukeak
  • Harreman hurbilak:
    • Irakasle eta langileen artean
    • Irakasle eta ikasle
    • Ikasleen artean
    • Irakasle eta Guraso
    • Gurasoen artean
  • Teknologi berriak
  • Hautazko aukera zabala (Bigarren Hezkuntza)
  • Aisialdia: KIRIKIÑO
  • Elkarbizitzak
  • 2 eta 3 eguneko irteerak Natur Eskoletara (Lehen Hezkuntza)
  • Kirola eta Gelaz Kanpoko Ekintzak
  • KEko partaide izatea
  • Atzerritarrei ematen zaien harrera eta zerbitzua
  • Herrian errotutako ikastetxea

 

Egutegia

loader
  • FeedBurner: Hirukideeuskeraz
  • Flickr: photos/8545653@N03/
  • YouTube: hirukide