calculatrice de refinancement de fargo de puits levitra en ligne l’acces a la sante mentale
Saioa hasi
 
image image image image image
Metodologia berriak Batxilergoan baita ere

Batxilergo 2. mailako ikasleek, Euskara ikasgaiaren barruan aurkezpenak egiten dituzte hainbat gairi buruz: euskal literatura, soziolinguistika, euskararen jatorria, etorkizuna... Gelakideen aurreko aurkezpenek garrantzi handia dute ikasleen formazioan. Ohar bat, non daude liburuak? Herrikiden teknologi berrien apostua egin dugu, batxilergo osoan ordenagailuen erabilera bultzatuz.


 
ORIA IBAIAREN ERTZA GARBITZEN

Pasa den martxoaren 20an DBH 3. mailako ikasleak Oria ibaian garbiketa lanak egiten aritu ziren. Agenda 21etik bideratutako ekintza honen bidez ingurumena zaintzea denon ardura dela jabetzeaz gain herriko bizitzan denok garela baliotsu konturatu ziren. Primerako lana egin zuten!


 
Iñauteri Usaina

Pixkanaka ari da iñauteri garaia hurbiltzen, eta horren seinale gure geletako prestaketak ditugu: gaia aukeratu, jantziak diseinatu, eta azkenik sortu! Urtero bezala gurasoen laguntzarik gabe ezinezkoa litzake hilaren 23an ikusi eta gozatuko duguna, milesker denoi, gurekin batera ametsa eraikitzeagatik!!!


 

HEZI

hezi180

ZORIONAK 2. BATXILERGOKO IKASLE GUZTIEI!!

 ZORIONAK lehenik eta behin batxiler 2 egin duzuen ikasleen %90ak batxilergoa lehen aukeran aprobatzea lortu duzuelako.
ZORIONAK hautaproba 100%ak gainditu duzuelako lehen aukera honetan.
ZORIOANAK, zuei esker, ikastetxea beste urte bat gehiagoz ere, hautaprobetako batezbestekoaz gainetik ipini duzuelako.
Beraz MILA ZORION!!! 
Zuen bizitzako etapa bat jadanik bete duzue, baina nahiz eta hemendik aurrera gutxiago egon gurekin, beti izango da Hirukide zuen etxea, eta ez ahaztu, eman eta zabaldu ezazue bertan ikasi duzuena!! 
ZORTE ON ETAPA BERRIAN!!

13428023_1739024859648225_436732073933084251_n


 
HIRUKIDE IKASTETXEA BOLEIBOL ESPAINIAKO TXAPELKETAN

Hirukide Ikastetxeko Boleibol Alebin taldea GIPUZKOAKO TXAPELDUN izan ondoren... ESPAINIAKO TXAPELKETARA!!!
Gogor eta gogoz entrenatzen ari dira Boleibolean jolasteko eta hortaz gozatzeko!! Aupa!!

Valladoliden, ekainaren 23tik 26ra

Mila esker amets hau errealitatea izaten lagundu duzuen guztioi!!

A ze esperientzia eta ibilbide polita ikasle, familia, entrenatzaile eta laguntzaile guztien elkarlanari esker!!

boleiweb


 
ANTZERKIA eta EUSKAL DANTZA

Hirukiden Geletatik Haratago ulertzen dugu heziketa, eta gelaz kanpoko ekintzetan ere Askotariko Adimenak lantzen ditugu, ume bakoitzaren globaltasuna garatu nahian.
Oraingo honetan Antzerkia eta Euskal Dantzan gehien garatu ditugun Adimenak hauexek izan dira: kinestesikoa, musikala, linguistikoa, emozionala (inter eta intrapersonala), artistikoa. 
Gonbidatuta zaude!!

1


 
Hirukide Festako Argazkiak
Hirukide Festa 2016
 
Zatoz Hirukide Festara!!

Ekainaren 4an ezin duzu hutsik egin, Hirukide Festa ospatuko dugu eta; egun osoa ekintzez beterik, ikasle, irakasle eta gurasoentzat. Zatoz ondo pasatzera! Ondoko loturan egitaraua duzu.

Hirukide_festa_kartelaflash2016


 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria: 10 Guztira: 129

Egutegia

loader
  • FeedBurner: Hirukideeuskeraz
  • Flickr: photos/8545653@N03/
  • YouTube: hirukide