calculatrice de refinancement de fargo de puits levitra en ligne l’acces a la sante mentale
Saioa hasi
 
image image image image image
Metodologia berriak Batxilergoan baita ere

Batxilergo 2. mailako ikasleek, Euskara ikasgaiaren barruan aurkezpenak egiten dituzte hainbat gairi buruz: euskal literatura, soziolinguistika, euskararen jatorria, etorkizuna... Gelakideen aurreko aurkezpenek garrantzi handia dute ikasleen formazioan. Ohar bat, non daude liburuak? Herrikiden teknologi berrien apostua egin dugu, batxilergo osoan ordenagailuen erabilera bultzatuz.


 
ORIA IBAIAREN ERTZA GARBITZEN

Pasa den martxoaren 20an DBH 3. mailako ikasleak Oria ibaian garbiketa lanak egiten aritu ziren. Agenda 21etik bideratutako ekintza honen bidez ingurumena zaintzea denon ardura dela jabetzeaz gain herriko bizitzan denok garela baliotsu konturatu ziren. Primerako lana egin zuten!


 
Iñauteri Usaina

Pixkanaka ari da iñauteri garaia hurbiltzen, eta horren seinale gure geletako prestaketak ditugu: gaia aukeratu, jantziak diseinatu, eta azkenik sortu! Urtero bezala gurasoen laguntzarik gabe ezinezkoa litzake hilaren 23an ikusi eta gozatuko duguna, milesker denoi, gurekin batera ametsa eraikitzeagatik!!!


 

HEZI

hezi180

"UZTURRE" EKIMENA, MARTXAN BERRIZ ERE

Uzturreko arduradun eta erabiltzaile talde batek pasa den ostegunean aurtengo ekimena aurkeztu zien Batxilergoko 2. mailako ikasleei. Azken ikasturteetan bezala, ostegunero 15 bat ikasle Uzturrera joango dira bertakoekin berriketan ibiltzera eta hainbat ekintza gauzatzera.

uzturre_web


 
GAUR KIRIOAK DANTZAN!!
Eskolako lehen egunean urduritasuna sentitzea guztiz osasuntsua da. Hori zaintzea ez da erraza, zirraragarria bai. Dena den, Hirukiden denok ikasten jarraituko dugun gaietako batean sartzen da, adimen emozionalean hain zuzen.
hasiera_16-17flash
Gehiago irakurri...
 
Erraldoi eta buruhandiekin ikasten
Gure ikastetxean buruhandi eta erraldoiekin egin den proiektuari buruz Elene Arandia ikasle ohiak artikulu bikaina idatzi du Diario Vasco egunkarian! Mila esker Elene eta zorionak proiektu hau posible egin duzuen guztioi!!  Hemen duzue esteka 
 
Hirukideko Proiektua ezagutzen
Maiatzaren 6an (Kristau eskolak antolatuta) eta 9an (Escuelas Católicas-ek antolatuta) ikastetxe askotako hezitzaileak izan genituen bisitan ikastetxeko hezkuntza proiektuaren atal desberdinak bertatik bertara ezagutzen. Adimen emozionala eta bizikidetza positiboa, estimulazio goiztiarra, ikaskuntza kooperatiboa, proiektuka lantzeko metodologiak (ulermen proiektuak, ikaskuntza paisaiak, ...), ikaskuntza eta zerbitzua... nola lantzen ditugun ikusteko aukera izan zuten.
Gaur ere beste talde polit bat izan dugu Burgosetik, Bizkaiatik eta Gipuzkoako ikastetxeetatik etorritakoak. ADIMEN EMOZIONALA eta BIZIKIDETZA POSITIBOA (adostokiak, bitartekaritza zerbitzua) nola sustatzen ditugun azaldu diegu. Asko eskertu dute LHko ikasleek zuzenean BITARTEKARITZA ZERBITZUAren berri eman dietenean. Eskerrik asko denoi!!

Bixitak


 
Bizikidetza Behatokiaren 10. urteurrena

2006-07an Hirukide ikastetxeak Eusko Jaurlaritzak Elkarbizitza plana egiteko martxan jarri zuen proiektu pilotoan parte hartu zuen. Urte hartan bertan osatu eta abian jarri zen BIZIKIDETZA BEHATOKIA.

Organo honetan gurasoak, irakasleak, irakasle ez den langilea, eskolaz kanpoko erakunde bateko ordezkariak (Tolosako gizarte hezitzaileak), orientatzailea eta zuzendaria ditugu.

Hamar urte pasa dira dagoeneko. Zenbat gai landu, aztertu, konpartitu... ote ditugun urte hauetako bileretan!

Ekainaren 1ean izan da aurtengo azken bilera eta 10. urteurrena ospatuz bukatu genuen. Mila esker urte hauetan guztietan Bizikidetza Behatokiko partaide izan zareten guztioi, elkarlanean modu eredugarrian aritzeagatik.

 

Bizikidetza_behatokia


 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria: 9 Guztira: 129

Egutegia

loader
  • FeedBurner: Hirukideeuskeraz
  • Flickr: photos/8545653@N03/
  • YouTube: hirukide