calculatrice de refinancement de fargo de puits levitra en ligne l’acces a la sante mentale
Saioa hasi
 
image image image image image
Aldizkaria 2017 4. mailako ikasleek urtero argitaratzen duten aldizkaria kaleratu dugu: goza ezazue ikasle zein irakasleei eginiko elkarrizketekin, erreportaiak...
 
Herrikide Festa 2017

Iritsi zaigu eskolako festa ospatzen dugun eguna! Eta lehen Herrikide Festa gainera!! Datorren larunbatean izango da hori, baina motorrak berotzen hasteko, hemen duzue egitaraua. Ondoko  artxiboan pdf  gisa deskargatzeko moduan.


 
Aiton Amonen Festa 2017

Datorren asteazkenean Herrikideko Haurreskolan ospatuko dugu hain maitea dugun aiton amonen festa!


 
Metodologia berriak Batxilergoan baita ere

Batxilergo 2. mailako ikasleek, Euskara ikasgaiaren barruan aurkezpenak egiten dituzte hainbat gairi buruz: euskal literatura, soziolinguistika, euskararen jatorria, etorkizuna... Gelakideen aurreko aurkezpenek garrantzi handia dute ikasleen formazioan. Ohar bat, non daude liburuak? Herrikiden teknologi berrien apostua egin dugu, batxilergo osoan ordenagailuen erabilera bultzatuz.


 

HEZI

hezi180

Giza Eskubideen Astea

Datorren astean Giza Eskubideen Astea ospatzera goaz. Geletan ikasleekin landuko denaz gain, guraso eta Tolosaldeko edozeinentzat bi ekintza prestatu ditugu:

  • Hitzaldia: Zaporeak eta SMH “Errefuxiatuak: irtenbiderik gabeko gatazka?” Asteartea, urtarrilak 31, 18:30ean, Tolosako Kultur Etxean.
  • “Giza Eskubideen alde. Familien eukaristia” Otsailak 4, arratsaldeko 7etan, Hirukide San Frantzisko 12ko elizan.

Zuen gustukoak izango direlakoan agurtzen da, Hirukideko Pastoral Taldea.

GEA_KARTELA1FLASH


 
Adimen Anitzak: Hitzaldia

Hitzaldia: Zer dira Adimen Anintzak edo Askotariko Adimenak? zer egiten dute gure seme alabek Hirukide ikastetxean? Zergatik egiten dute? Nola lagundu diezaiekegu?,..... mila galdera izaten ditugu gurasook eta askotan ez dakigu erantzuna non topatu. Urtarrilaren 20an, arratsaldeko 15.15etan, Hirukide ikastetxean (San Frantzisko) galdera hauei erantzuten ahaleginduko gara Nuria Sanchez adituaren laguntzarekin.

hitzaldiko_kartela1.2flash


 
Etorkizuna orain hasten da

NURIA SÁNCHEZ (Bartzelonako Montserrat ikastetxeko psikologoa eta oientatzailea) gure ikastetxean bertan izango dugu. Aukera paregabea dugu “Estimulazio Goiztiarrean” aditua den pertsonaren ahotik, zuzenean, dakien guztia entzunez ikasi eta gozatzeko.

Formazioaz gain, gure proiektuaren berri zuzenean izan nahi duenak bisita ere egin dezake egun horretan bertan goizez.

Urtarrilak 20-21

Izen emateko:

EstimulazioGoiztiarraSURFflash

 


 
Eguberrion!
Eguberrietan Hirukide ez dago geldirik, hemen duzue Gabonetako egitaraua PDF artxiboan
  POSTALAflash

 
Eguberri Kanpaina 2016

Abenduaren 12tik 23ra Hirukide Eguberri kanpaina burutzen ari da. Ekimen honek Abegi eta Caritasera elikagai iraunkorrak, Gabonetakoak eta osasun produktuak eramatea du helburu, bi elkarte hauek era egokian beharra dutenei bidera diezazkien. Batxilergoko 1. mailako ikasle talde bat bultzatzen ari da kanpaina. Ea denok gure hondar-alea jartzen dugun!

LATAMANFLASH


 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria: 5 Guztira: 130

Egutegia

loader
  • FeedBurner: Hirukideeuskeraz
  • Flickr: photos/8545653@N03/
  • YouTube: hirukide