calculatrice de refinancement de fargo de puits levitra en ligne l’acces a la sante mentale
Saioa hasi
 
image image image image image
Metodologia berriak Batxilergoan baita ere

Batxilergo 2. mailako ikasleek, Euskara ikasgaiaren barruan aurkezpenak egiten dituzte hainbat gairi buruz: euskal literatura, soziolinguistika, euskararen jatorria, etorkizuna... Gelakideen aurreko aurkezpenek garrantzi handia dute ikasleen formazioan. Ohar bat, non daude liburuak? Herrikiden teknologi berrien apostua egin dugu, batxilergo osoan ordenagailuen erabilera bultzatuz.


 
ORIA IBAIAREN ERTZA GARBITZEN

Pasa den martxoaren 20an DBH 3. mailako ikasleak Oria ibaian garbiketa lanak egiten aritu ziren. Agenda 21etik bideratutako ekintza honen bidez ingurumena zaintzea denon ardura dela jabetzeaz gain herriko bizitzan denok garela baliotsu konturatu ziren. Primerako lana egin zuten!


 
Iñauteri Usaina

Pixkanaka ari da iñauteri garaia hurbiltzen, eta horren seinale gure geletako prestaketak ditugu: gaia aukeratu, jantziak diseinatu, eta azkenik sortu! Urtero bezala gurasoen laguntzarik gabe ezinezkoa litzake hilaren 23an ikusi eta gozatuko duguna, milesker denoi, gurekin batera ametsa eraikitzeagatik!!!


 

HEZI

hezi180

Ate Irekiak

Ostiral honetan ate irekien jardunaldia dugu gure ikastetxean, zatoz gu ezagutzera!

Aurkezpen bideoa.

Matrikula_17flash


 
Giza Eskubideen Astea

Datorren astean Giza Eskubideen Astea ospatzera goaz. Geletan ikasleekin landuko denaz gain, guraso eta Tolosaldeko edozeinentzat bi ekintza prestatu ditugu:

  • Hitzaldia: Zaporeak eta SMH “Errefuxiatuak: irtenbiderik gabeko gatazka?” Asteartea, urtarrilak 31, 18:30ean, Tolosako Kultur Etxean.
  • “Giza Eskubideen alde. Familien eukaristia” Otsailak 4, arratsaldeko 7etan, Hirukide San Frantzisko 12ko elizan.

Zuen gustukoak izango direlakoan agurtzen da, Hirukideko Pastoral Taldea.

GEA_KARTELA1FLASH


 
Adimen Anitzak: Hitzaldia

Hitzaldia: Zer dira Adimen Anintzak edo Askotariko Adimenak? zer egiten dute gure seme alabek Hirukide ikastetxean? Zergatik egiten dute? Nola lagundu diezaiekegu?,..... mila galdera izaten ditugu gurasook eta askotan ez dakigu erantzuna non topatu. Urtarrilaren 20an, arratsaldeko 15.15etan, Hirukide ikastetxean (San Frantzisko) galdera hauei erantzuten ahaleginduko gara Nuria Sanchez adituaren laguntzarekin.

hitzaldiko_kartela1.2flash


 
Etorkizuna orain hasten da

NURIA SÁNCHEZ (Bartzelonako Montserrat ikastetxeko psikologoa eta oientatzailea) gure ikastetxean bertan izango dugu. Aukera paregabea dugu “Estimulazio Goiztiarrean” aditua den pertsonaren ahotik, zuzenean, dakien guztia entzunez ikasi eta gozatzeko.

Formazioaz gain, gure proiektuaren berri zuzenean izan nahi duenak bisita ere egin dezake egun horretan bertan goizez.

Urtarrilak 20-21

Izen emateko:

EstimulazioGoiztiarraSURFflash

 


 
Eguberrion!
Eguberrietan Hirukide ez dago geldirik, hemen duzue Gabonetako egitaraua PDF artxiboan
  POSTALAflash

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria: 4 Guztira: 129

Egutegia

loader
  • FeedBurner: Hirukideeuskeraz
  • Flickr: photos/8545653@N03/
  • YouTube: hirukide