Mariaren bihotzeko alaba misiolariak kongregazioa, Maria Güel eta Puigeko sortu zuen 1899ko irailaren 14ean, Lleidan Cerverako ospitalean, Solsonako elizbarrutian. Kongregazio berri hau Pablo VIak onartu zuen 1966ko abenduaren 29an.
Mariaren bihotzeko alaba misiolarien jatorria Cerverako (Lleida) Ospitalean dago. Ospitale hau 1805. urtean sortu zen Karitateko ahizpen eskutik. Kongregazioa hau Espiritu Santuagatik gidatzen zen eta bere erregelak San Vicente de Paulek idatzi zituen.
Maria Güel komunitate honetara 1872ko apirilaren 21ean iritsi zen eta kongregazio honetako kide izan zen. Kongregazio hau urte gutxitara, Ana Janerrek sorturiko beste kongregazio batekin bildu zen. Famili sakratuaren institutuarekin. Baina elkartze honek ez zituen fruitu onak eman eta berriro aurreko modura itzuli ziren.
Herri hartako gaixoen beharrek, eta beraien familien eta Ospitaleko juntaren eskariei esker, Apezpikuak baimena ematen dio Maria Güeli bere etxean gaixo hauek zaintzeko. Zerbitzu hau, Maria Güelek Jainkoaren deia bezala onartzen du eta zerbitzu hau beste gaixoei eskaintzeko asmotan Institutu Erlijioso bat sortzen du. Mariaren Bihotzeko Alaba Misiolariak. Honela Ospitale honetaz gain, jende behartsu askorengana iritsi daitezke hauen bizitzak zoriontsuago egiteko asmoz.
Mariaren Bihotzeko Alaba Misiolarien zerbitzua, beharrean dagoenari ezer eskatu gabe laguntzea da. Mota askotako beharrei erantzuten saiatzen dira:
- Gaixo mota guztiak
- Aiton amonei laguntza eskaini
- Ume eta gazteen hezkuntza
- Elizan katekesia erakutsi
- Parrokietan lagundu
- Asistentzi lanak egin
Cerveran inongo handiusterik gabe sortu zen hazi hura, Kataluniatik irteten da, eta Espainiako toki desberdinetan kokatzen da. Ondoren Frantzian, Italian, Portugalen eta baita itsasoan bestalderiko Brasilen eta Perun.
Kongregazioa 300 pertsonez osaturik dago, edozein toki eta momentutan laguntzeko prest daude, marjinatu eta txiroaren ondoan egoteko asmotan.
Kongregazioak bere izenean honela dio: “Mariaren Bihotzeko Alabak”. Zeren eta bere zaindariak, Maria Güelek, Mariarenganako maitasuna eta jarraipena bultzatu nahi du. Honela zioen:
“Jarrai irudi bezala Ama Birjina dugu, hain bihotz xumea eta umilekoa”