EUSKAL DANTZA
ARDURADUNA: Aintzane Leunda
HELBURUAK:
· Euskal dantzen ezagupena zabaltzea.
· Haurrak euskal dantzekin gozatu dezatela.
· Gorputz mugimendu ezberdinetan trebatu.
ORDUTEGIA:
· Astelehena:
§ 13:30- 14:15 (Lehen Hezkuntza 2. mailatik 6.mailara)
§ 14:15- 15:00 ( Haur Hezkuntza 4 urte)
· Ostirala:
§ 13:30- 14:15 ( Lehen Hezkuntza 1.maila)
§ 14:15- 15:00 ( Haur Hezkuntza 5 urte)
SAIOEN ANTOLAKETA:
· Euskal dantzetako saioak ikastetxeko beheko soinketa gelan eta psikomotrizitate gelan egiten ditugu. Saioa modu honetan banatzen dut :
o Beroketa desberdinak
o Lehendik ikasitako dantzaren baten errepasoa.
o Dantza edo pausu berri bat ikasi.
IKASIKO DITUGUN DANTZAK:
Haur Hezkuntzako haurrak: Ipurdi dantza, Bolant dantza, Txulalai, Zapatariaren dantza, Navarros, Orpo punta, kalejira eta 7 jauzi, besteak beste.
Lehen Hezkuntzako haurrak: Agurra zortzikoa, fandangoa eta Arin arina, Sardinerak, Altsasuko iñauteria, Polkak, Lanz zortzikoa eta Zapeloatz, besteak beste.
BEHARREZKOA DEN MATERIALA:
Euskal dantzak egiteko arropa erosoa eta dantzarako oinetakoak (bailarinak edo alpargatak) erabiliko ditugu.
EMANALDIAK:
· Kurtso honetan emanaldi bakarra daukagu aurreikusita, Hirukide Festaren egunean.
MONITORE EDO ARDURADUNAREKIN HARREMANETAN JARTZEKO:
Nirekin harremanetan jartzeko edozein egunetan izan daiteke, porterian mezua utzita edo megafoniatik deituta. Egun osoan ikastetxean nagoenez jolas garaian hobesten dut, astelehenetik ostiralera 10:30 – 11:00 bitarte.