2. zikloko ikasleek bi egun etxetik kanpo igaro dituzte. 3. Mailakoak Astitzen eta 4. Mailakoak, berriz, Bertizen izan dira.
Astitzen saguzarren inguruan hainbat ekintza burutu dituzte: Mendukilo Kobazuloa bisitatu dute eta basoan ezkutaturik, iratxoen etxolak topatu dituzte .
Bertizeko Natur Parkean bertako landaredia ezagutu dute eta Bidasoa ibaian rafting-ean beren lehen urratsak ere eman dituzte.
Ahaztu ezinak izango dira elkarrekin bizi izan dituzten momentuak!
ARGAZKIAK