Urtero egiten dugun bezala, joan den maiatzaren 28an izan genuen Hirukide osoko klaustroaren bilera.
Hasieran otoitz berezia egin ondoren, hasi ginen Hirukide mailan eta etapa besberdinetan bultzatzen ari garen esperientziak partekatzen. Bi orduak berehala pasatu zitzaizkigun eta benetan ikusten zela denon artean gure ikasleentzat heziketa aberasgarria bultzatzen ari garela!.
Partekatu genituen esperientziak izan ziren:
- Elkarbizitza positiboa
- Ikaskuntza kooperatiboa
- Haurreskolan, eskola eta familien arteko harremanak
- "Bularretik mintzora", irakurketa lantzeko proiektua
- Elkartrukeak
- Eskola 2.0
- Web orri berria (10/11 ikasturtean martxan egongo dena)
- Kirikiñon urtean egindakoaren aurkezpena
Eskerrik asko esperientzia hauek hobeto ezagutzera lagundu gintuzuen guztioi.