Etiketak |
|
Egutegia![]() Gune interesgarriakKirikiño-Txantxangorriko
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Flash
Familientzako formazioa
Aurreko urteetan hasitako ekintzei jarraipena emanez beste hitzaldi bat eskaintzen dizuegu adimen emozionala lantzen jarraitzeko. Topaketa hauek guztiontzako irekita daude eta ikasturte honetako laugarrena ondoren azaltzen den egun eta orduan izango da. GAIA: AUTONOMIA EMOZIONALA - Menpekotasunaren bidetik autonomiara - Autoestima indartzen - Biktimismotik protagonismora - Jakitearekiko irrika EGUNA : maiatzaren 9a ORDUA: 18:00etan LEKUA : HIRUKIDE, San Frantzisko, 12 HIZLARIA : José Antonio González ( Adimen emozionalean aditua)
Batxilergoko matrikulazioa
Hirukideko Batxilergorako matrikulazio epea maiatzaren 2tik 11ra zabalik izango da. Honen inguruko informaziorik nahi izanez gero, 943670311 telefono zenbakira dei dezakezue edo maiatzaren 3an nahiz 8an egingo ditugun Ate irekiko jardunaldietara etorri. Hauek Hirukideko Bigarren Hezkuntzako eraikuntzan izango dira, arratsaldeko 17´30etik 19´30ra. Hirukidek Batxilergoko ibilbide guztiak eskaintzen ditu, baita bestelako aukerak ere; hala nola, batxilergo eleanitza eta ikasle-elkartrukeak. Informazio gehiago hementxe.
Batxilergo 2 agurra
Ikasturte bukaeran daudela, Hirukidek Batxilergoko 2. mailako ikasleei agur-ekitaldi xumea eskaini die. Bertan, ikastetxea aurten utziko duten ikasleek eskolan igarotako une onenak irudikatzen dituzten argazkiak ikusi dituzte oso emanaldi atsegin eta hunkigarrian. Hona hemen argazkiak
Hiru biren prezioan
Apirilaren 20an Batxilergo 2. mailako zazpi ikaslek Leidorren Luis Elizetxea irakasleak egindako eta zuzendutako antzezlana estreinatu zuten. Irati Elorriaga, Goiuri Eceiza, Ainhoa Gómez, Iraitz Garitano, Jokin Zubizarreta, Ainhoa Zaragüeta eta Maider Zubelzu dira aktoreak eta Luis Elizetxea bera eta Maite Echavarri, bi irakasle laguntzaileak. Supermerkatu txiki bateko gorabeherak kontatzen ditu antzerkiak, umore handiz. Hiru kajera dira protagonistak, eta haien bueltak ibiliko dira bezero eta bestelako pertsonaia guztiak. Oso komedia entretenigarria eta berezia da “3X2”. Hementxe dauzkazue saio osoa eta erreportajea.
Aldizkaria 2012
Dagoeneko, eskura duzue DBHko 4. mailako Komunikabideko ikasleek idatzi eta disenatutako eskola aldizkaria. Sekulako lana egin dute eta irakurtzea merezi du. |
Etiketak |
|
Egutegia![]() Gune interesgarriakKirikiño-Txantxangorriko
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||